pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Urola Telebistaren seinalea Brinkola auzora eraman da
24
Urt
2018

Urola Telebistaren seinalea Brinkola auzora eraman da

Brinkola auzoko bizilagunek euren telebistak sintonizatu beharko dituzte Urola Telebista ikusteko.

Brinkola auzoko bizilagunek euren telebistak sintonizatu beharko dituzte Urola Telebista ikusteko.

 

Joan den 2016an Telleriarte auzora zabaldu zen Urola Telebista ikusteko seinalea.

Lortu beharreko baimenak eskuratu ondoren, orain Brinkola auzora zabalduko da aipatu seinalea. Horretarako, urtarrilaren bigarren hamabostaldian seinale hori Brinkolara eramateko behar diren ekipoak jartzen ari dira. Horren kostua 17.650 eurora iristen da.

Beraz, urtarrilaren 30ean berriro sintonizatu beharko dira telebistak, orain arte Urola Telebista 33. kanalean ikusi izan delako eta aurrerantzean 23. kanalean ikusiko delako.

·         Lehengo kanala: 33

·         Oraingo kanala: 23

 

Urola Telebistarekin batera, Goierri Telebista eta Donosti Telebista ikusi ahal izango dira, tokiko hiru telebista horiek frekuentzia berean emititzen dutelako seinalea. 

Albiste guztiak