pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Alkatetzaren agenda instituzionalaren balantzea
27
Urt
2018

Alkatetzaren agenda instituzionalaren balantzea

2017an zehar, 14 euskal udalerrietako ordezkarien bisitak jaso ditugu gure udaletxean.

Udala izeneko atalean, Alkatetza eta Korporazioa sailean, Alkatearen asteroko agenda instituzionala aurkitzen da. Bertan, astero aurreikusitako erakundeen arteko bilerak, ekitaldi publikoak edo prentsaurrekoak biltzen dira.

 

Hauek izan dira 2017ko datuak:

 

·    Erakundeen arteko 127 bilera: beste Udal batzuekin, Aldundiarekin, Eusko Jaurlaritzarekin,… etab.

 

·    69 bilera herritarrekin

 

·    57 ekitaldi publiko Legazpin

 

·    25 prentsaurreko

 

Erakundeen arteko bileretatik, 14 euskal Udaletatik jaso ditugun bisitak azpimarratu behar ditugu: Bergara, Leioa, Errenteria, Iurreta, Elgoibar, Villabona, Azpeitia, Amurrio, Balmaseda, Lazkao, Mungia, Santurtzi, Pasaia eta Ordizia. Udal horietako ordezkariak Herritarrentzako Arreta Zerbitzu berria eta legealdiaren hasieran hiru batzorderekin martxan jarri genuen barne antolamenduaren eredu berria ezagutzera etorri dira Legazpira.

 

Albiste guztiak