pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Eusko Jaurlaritzak, Erosketa Publiko Berdearen alde egiteko Udalak hartu duen konpromisoa saritu du
22
Ots
2018

Eusko Jaurlaritzak, Erosketa Publiko Berdearen alde egiteko Udalak hartu duen konpromisoa saritu du

beste 23 Erakunde Publikoekin batera jaso du saria

Udalak Erosketa eta Kontratazio Berdearen aldeko konpromisoa hartu du eta saritua izan da horregatik, beste 23 Erakunde Publikoekin batera.

 

Joan den otsailaren 14an, Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailak kontratazio publikoen prozesuetan ingurumen klausulak sartzea aztertzeko jardunaldi teknikoa antolatu zuen Ihobe Sozietate Publikoarekin batera.

 

Jardunaldiaren irekieran honakoek hartu zuten parte: Elena Moreno Zaldibar Ingurumeneko sailburuordeak, itziar Agirre Berriotxoa Ogasunekoak eta Nerea Karmele Lopez-Uribarri Goicolea Administrazio eta Zerbitzu Orokorretakoak. Horrela, Eusko Jaurlaritzak erosketa publiko berdea sail guztietara hedatzeko duen konpromisoa agertu zuen.

 

Jardunaldian, Farid Yaker Nazio Batuetako Ingurumen Programaren Erosketa Publiko Iraunkorrerako Programaren arduradunak hartu zuen parte eta erosketa publiko berdearen egungo egoeraz eta sektorean etorkizunerako aukerez hitz egin zuen.

 

Ondoren, mahai-inguru bat egin zen erosketa eta kontratazio-prozesuetan ingurumen-irizpideak kontuan hartu ohi dituzten erakunde publikoekin. Eusko Jaurlaritzako ordezkariez gain, mahai-inguruan Legazpiko Udalak hartu zuen parte Donostiako Udalarekin, Nerbioi-Ibaizabal Udaltalde 21arekin, eta EITB eta Mutualia enpresekin batera.

 

Jardunaldiaren amaieran diploma bat eman zitzaienEuskadiko Erosketa eta Kontratazio Publiko Berdearen programara atxikitako erakundeei hartutako konpromisoarengatik. Legazpiko Udalak programa horretan hartzen du parte eta, beraz, bere diploma jaso zuen.

ARGAZKIAK IKUSI

Albiste guztiak