pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

“Emakumea film laburrean” bilduma, martxoko ikus-entzunezko emanaldian
01
Mar
2018

“Emakumea film laburrean” bilduma, martxoko ikus-entzunezko emanaldian

Martxoaren 9an, 19:30ean Kultur Etxeko Areto Nagusian

Martxoaren 9an, 19:30ean Kultur Etxeko Areto Nagusian.

 

Martxoan Emakumearen Nazioarteko eguna dela eta, Kultur Etxeko hileroko ikus-entzunezko emanaldietan hilabete honean gai eta formatua aldatuko dugu, Martxoaren 8arekin bat egin nahian.

 

Hala, martxoko ikus-entzunezko emanaldian, emakumeari eragiten dioten arazoak azaleratzen dituzten 5 film labur eskainiko dira, martxoaren 9an, 19:30an hasita,  Kultur Etxeko areto nagusian. Hona eskainiko direnak: “Mobile Homes”, “Rae”, “What to bring to amerika”, “Irene” eta “The Curse”.

 

Bilduma, Filmazpit programaren bidez iritsiko da Legazpira eta ondorioz, filma labur guztiak bertsio originalean eskainiko dira, euskarazko azpidatziekin. Emanaldiak 76 minutuko iraupena izango du.

 

FILMEEN FITXAK IKUSI

 

Informazio gehiago: http://www.filmazpit.eus/euskara/filmak-eta-azpitituluak/bilduma-emakumea-film-laburrean

Albiste guztiak