pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Hondarribira, Sorgintxulorekin
27
Mar
2018

Hondarribira, Sorgintxulorekin

Apirilaren 2tik 4ra

Gazteria zerbitzuak Pazko Astean, apirilaren 2tik 4ra bitartean,

Hondarribiko aterpetxera irteera antolatu du

Sorgintxulo aisialdi elkartearen gidaritzapean.

12 eta 16 urte bitarteko 37 lagunek eman dute izena.

 

Apirilaren 2an, goizeko 11:00etan autobusez irtengo dira Txorronea parean dagoen Aizkorri kaleko autobus geldiunetik eta apirilaren 4an, 13:30ean itzuliko dira toki berera.

Lehenengo egunean bazkaria eraman beharko dute.

 

Irteera hau “haur eta gaztetxoen aisialdian euskararen erabilera bultzatzeko programa”-ren barruan kokatzen da, udal Gazteria, Hezkuntza eta Euskara zerbitzuek antolatzen dutena.

 

Irteeraren helburuetariko bat da,

Sorgintxulok uztailean antolatuko duen kanpaldian parte hartu nahi duten gazteak

eta begiraleak elkar ezagutzea.

 

 

 

Albiste guztiak