pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Argazki Rallyko sari banaketa

Urriak 17, 19:00etan izango da, Kultur Etxean

Artzain Egunarekin batera, irailaren 7an jokatu zuten Legazpiko VIII. Argazki Rallya, Ikatza Argazkilari Elkarteak Legazpiko Udalaren laguntzarekin antolatutakoa. Ostiralean, urriak 17, egingo da sariak banatzeko ekitaldia, 19:00etan, Kultur Etxeko areto nagusian.
 
Bertan izango dira ospe handiko argazkilariek osatutako epaimahaiak aukeratutako saridunak. Zehazki, Soraluzeko Carlos de Cosek eramango du lehen saria (200 €, garaikurra eta 60 €‐ko erosketa balea); bigarrena, berriz, Barakaldoko Iñaki Piñerok (120 €, garaikurra eta 50 €‐ko erosketa balea). Eta legazpiar batek eramango du hirugarren saria: Errikarte Agirrek (50 €, garaikurra eta 50 €‐ko erosketa balea). Herriko onenari saria, bestalde, Jose Venegasi emango diote (50 €, garaikurra eta 50 €‐ko erosketa balea).
 
Haurren lehiaketari dagokionez, 8 urte artekoetan, Eneko Zengotita, Alex Murciego eta Eneko Heras izango dira sarituak. 10 urte artekoetan, berriz, Karla Ibarnia, Xabat Laiglesia eta Uxue Gabiria. Eta 16 urte artekoetan, Beñat Elkoroberezibar, Sara Gracia eta Kerman Olaizola. Diploma eta opariak egongo dira kategoria bakoitzeko onenarentzat. 
 
Sari banaketari heldu aurretik, argazki sarituen emanaldia eskainiko dute, eta justu egun berean irekiko dute Ikatzako kideen urteroko erakusketa.

Albiste guztiak