pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

2019ko parte hartze bidezko aurrekontuak
06
Ira
2018

2019ko parte hartze bidezko aurrekontuak

Hirugarren urtez jarraian,  herritar legazpiarrek  2019ko aurrekontuetako 300.000€ zertan inbertitzen duten erabakiko dute.

Joan den 2016an parte hartze bidezko aurrekontuak adosteko hasi ginen dinamikarekin jarraituz,

2019ko udal aurrekontuetan sartuko diren 50.000 €ko 6 proiektu legazpiarrean artean erabakitzeko parte hartzeko prozesuari emango diogu hasiera.

 

Horretarako, datorren irailaren 6an hasi eta irailaren 26ra arte, legazpiar bakoitzak berak proposatutako inbertsio-proiektu bat aurkezteko aukera izango du.

 

Iazko parte hartze prozesuan aukeratu ez ziren 2 proiektuak zuzenean pasatuko dira aurtengo bozketara eta, beraz, ez dira berriro aurkeztu beharko.

 

Hauek dira aurten zuzenean bozketara eramango diren proiektuak: 1) San Juan 12-13-14ko espaloiak konpontzea, 2) Telleriarteko plaza konpontzeko 1. fasea.

 

Hurrengo bi proiektu hauek: San Ignazio auzoko 6bis ataritik 14 zenbakiraino doan espaloia eta arrapala konpontzea eta Plazaola kalea asfaltatzea, 2017ko gerakinarekin gauzatuko dira, beraz, ez dira bozketan sartuko.

 

Lerro hauen bidez inbertsioetarako zuen proposamena aurkeztera animatu nahi zaitugu. Horretarako, LegazpiOn aplikazioan eta Udalaren web orrian aurkituko duzuen edo Herritarrentzako Arreta Bulegoan eskura dezakezuen inprimakia bete beharko duzue.

 

Parte hartuko duten pertsona guztien artean 50 €ko erosketa-bonoa zozketatuko da, Legazpiko dendetan erabiliko dena.

 

Lagundu gure udalerria hobetzen!

Parte hartu

 

Albiste guztiak