pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Legazpiko Udalak berritu egingo du Gureak eta Atzegi taldeekin duen hitzarmena Pauso Berriak ekimenean parte hartzen jarraitzeko
05
Ira
2018

Legazpiko Udalak berritu egingo du Gureak eta Atzegi taldeekin duen hitzarmena Pauso Berriak ekimenean parte hartzen jarraitzeko

Ainhoa Zabalak lanean jarraituko du Legazpiko udaletxean.

Ainhoa Zabalak lanean jarraituko du Legazpiko udaletxean.

 

Pauso Berriak programa Gureak eta Atzegi taldeek bultzatzen duten ekimena da. Adimen desgaitasuna duten pertsonak euren garapen pertsonal eta soziala ahalbidetuko duten lanpostuetan txertatzea da ekimen horren helburua.

 

Ez da lehenengo aldia Udalak hitzarmen hori sinatzen duena; izan ere, 2010ean programa martxan jarri zenetik hartzen du Udalak bertan parte. Ekimena abiarazi zenetik bultzatu du proiektua eta horri esker, Ainhoa Zabala urte hauetan laneko kide bat gehiago da.

 

Ainhoak bere lan eginkizun eta ardurak ditu ezarrita eta, besteen artean, honakoak egiten ditu: lan administratiboetan laguntzen du, gutun-azalak prestatzen ditu, udal zerbitzu desberdinetako posta banatzen du, liburuak antolatzen ditu udal liburutegian, Gizarte-zentroan telefonoa hartzen laguntzen du eta harrera-lanak egiten ditu,… Oso ohikoa da udaletxeko eguneroko lanetan ikustea.

 

Proiektuak bere garapen pertsonal eta soziala ahalbidetzen du. Ekimenak arduratsua eta independentea izaten eta lan-harremanak indartzen laguntzen dio, udaletxean bat gehiago izanik.

Oso ondo baloratzen dugu Pauso Berriak ekimena. Horregatik, dei egiten diegu beste erakunde, enpresa, dendei,… eta ekimen horretan parte hartzera animatu nahi ditugu; modu horretan, adimen desgaitasuna duten pertsonen garapenean, prestakuntzan eta parte hartzean lagunduko dute.

 

HITZARMENAREN SINADURA

 

Albiste guztiak