pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Pinturak irekiko du erakusketen ikasturte berria Kultur etxean
08
Ira
2018

Pinturak irekiko du erakusketen ikasturte berria Kultur etxean

Legazpin egin izan diren Pintura lehiaketetan sarituak izan diren lanak jarriko dira ikusgai Kutur Etxean.

Legazpin egin izan diren Pintura lehiaketetan sarituak izan diren lanak jarriko dira ikusgai Kutur Etxeko erakusketa aretoan.

 

1995ean ekin zion Udalak, Arkatza Elkartearekin

pintura lehiaketak antolatzeari.

 

Hasierako urte haietan

eskualdeko lehiaketa izan zen,

eta 2003. Urtean kaleko pintura lehiaketa bihurtu zen.

 

Bi lehiaketetako lan sarituak

udalaren esku geratu izan dira,

eta horietako hainbat udaletxean eta Kultur Etxean jarrita badaude ere,

gehienak gordeta izan ditugu.

 

Gordeta dauden lan horiek osatuko dute

irailaren 10etik 28ra ikusgai izango den erakusketa,

bi garaitako lanak ikusgai jarriz.

 

Erakusketa Kultur Etxeko erakusketa gelan izango da ikusgai,

astelehenetik ostiralera arratsaldeko 5etatik 8:30etara, aipatutako epean.

Albiste guztiak