pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Binakako Laboral Kutxa Emakume Master Cup txapelketaren finalerdiak martxoaren 9an
04
Mar
2019

Binakako Laboral Kutxa Emakume Master Cup txapelketaren finalerdiak martxoaren 9an

Finalerdietako bi partidak 17:00etan hasiko dira Urbeltz pilotalekuan.

Asteburuan Urduñan eta Gordexolan izan diren partidak eta gero, badakigu Laboral Kutxa Emakume Master Cup txapelketaren finalerdiak zeintzuk jokatuko duten Legazpin.

 

Larunbatean, Urduñan, Ane Meniburu-Laia Salsamendi eta Ainhoa Ruiz de Infante-Nora Mendizabal bikoteek lortu zuten finalerdira pasatzea.

 

Igandean, Gordexolan, Maria Granado-Ainhoa Lakuntza eta Madalen Etxegarai-Uxue Oses izan ziren pasea lortu zutenak.

 

Datorren larunbatean, martxoaren 9an, eskuzko binakako Laboral Kutxa Emakume Master Cup txapelketaren lehen finalerdia jokatuko dute

Ane Mendiburu-Laia Salsamendi eta Maria Granado-Ainhoa Lakuntza bikoteek Urbeltz pilotalekuan 17:00etan.

Ondoren, bigarren finalerdia jokatuko dute Nora Mendizabal-Ainhoa Ruiz de Infante eta Madalen Etxegarai-Uxue Oses bikoteek.

 

Ikusi Kartela

Albiste guztiak