pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Mutilen Haurren Aurresku eta Neskatxena Txapelketak
13
Urt
2015

Mutilen Haurren Aurresku eta Neskatxena Txapelketak

Urtarrilaren 17an, 16:30etan

Datorren urtarrilaren 17an, larunbata, 16:30ean Latxartegi Aretoan, Legazpiko Udalak eta Sustraiak Dantza taldeak antolatutako mutilen Haurren Gipuzkoar Aurresku Txapelketako XXI. edizioa eta nesken Haurren Soinu Zaharrak (Neskatxena) Txapelketako III. edizioa ospatuko da.
 
Txapelketa hau Euskal Dantzarien Biltzarrak antolatzen duen XVIII. Gazteen Gipuzkoar Aurresku Ligaxkan (1. saioa) eta XVII. Gazteen Soinu Zahar  (Neskatxena) Ligaxkan (1. saioa) sartzen da, bertan Gipuzkoako eta Nafarroako dantzariak parte hartzen dutelarik. Gogora ekarri nahi dugu Soinu Zahar Txapelketako finala Legazpin jokatuko dela maiatzean.
 
Larunbatean Legazpin jokatuko den saioan 2000 eta 2003 urte bitartean jaiotako dantzariak lehiatuko dira (B sailekoak), eta bertan, hiru legazpiarrek parte hartuko dute; Ane Arrizabalaga, Nahia Lopez eta Maider Encina, hirurak Sustraiak Dantza taldekoak.
Sustraiak Dantza Taldetiko kideez gainera,  Soinu Zahar Txapelketako Ligaxkan Izaro Velasco eta Irantzu Perez (A Sailean) eta Idoia Narbaiza eta Irati Olaizolak (B Sailean) ere parte hartuko dute.
 
Dantzatu beharreko dantzak:
Soinu Zaharra:
  • B Saila: "Erribera" eta "Upelategi"
Aurresku:
  • B Saila: "Aurkez-Auke edo Desafioa" eta "Jorrai Dantza Zortzikoa"
Epaimahaia Gipuzkoako Euskal Dantzarien Biltzarraren partaidez osaturik egongo da eta doinua Legazpiko txistularien esku izango da.
 
Parte hartzaileak eta dantzatuko duten ordena:
 
  • Soinu Zaharra: 23 dantzari guztira.
    • Ane Mujika (Asteasu)
    • Lohizune Telletxea (Oiartzun)
    • Nerea Videira (Oiartzun)
    • Mara Odriozola (Ibarra)
    • Nahikari Rojo (Tolosa)
    • Oihane Urreta (Villabona)
    • Naroa Lopez (Elgoibar)
    • Itxaso Lizeaga (Lezo)
    • Katerin Artola (Oiartzun)
    • Enara Goikoetxea (Lizartza)
    • Ane Zubiria (Ibarra)
    • Nahia Lopez (Legazpi)
    • Nagore Muriel (Villabona)
    • Mireia Segurola (Asteasu)
    • Emeren Irurzun (Aduna)
    • Amets Maiza (Altsasu)
    • Olatz Etxezabal (Orexa)
    • Izaro Telletxea (Oiartzun)
    • Sara Iriarte (Villabona)
    • Ane Arrizabalaga (Legazpi)
    • Arantzazu Muxika (Gaztelu)
    • Naroa Iraola (Amasa)
    • Maider Encina (Legazpi)

 

  • Aurresku:9 dantzari guztira.
    • Iker Belintxon (Lezo)
    • Aimar Odriozola (Ibarra)
    • Xabier Bengoetxea (Ziordia)
    • Danel Serrano (Lezo)
    • Eneko Gonzalez (Elgoibar)
    • Ander Garcia (Donostia)
    • Gaizka Uranga (Elgoibar)
    • Ander Oliveira (Donostia)
    • Iñaki Lasa (Donostia) 

Albiste guztiak