pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Udalaren egutegiarekin lotutako urteko azken zozketa
13
Urt
2015

Udalaren egutegiarekin lotutako urteko azken zozketa

Amador Blancok irabazi du

Amador Blancok irabazi du, eta 50 euroko saria eramango du, herriko jatetxeren batean otordu batez gozatzeko
 
Udalak 2014rako ateratako egutegiko lehiaketa benetan arrakastatsua izan da. Dagoeneko egin dute urteko azken galderari dagokion zozketa; alegia, abenduari dagokiona. Hauxe zen galdera: Abendua hastearekin batera, nork iragartzen digu Gabonak badatozela? Erantzun zuzena, hain justu, San Nikolas da. Ondo erantzundakoen artean zotz egin, eta Amador Blanco izan da irabazlea. 50 euroko bale bat jasoko du, herriko tabernaren batean otordu batez gozatzeko. 
 
2015ean ere zozketak izango dira
Iazko egutegiko zozketak izandako arrakasta aintzat hartuta, aurtengoan ere bide beretik jarraitzea erabaki du Udalak. Oraingoan, baina, galderak ez daude egutegian adierazita; www.legazpi.eus webgunean jarriko dituzte hilabeteak etorri ahala. Hauxe da urtarrilari dagokion galdera: Zein denda ireki zuten 1972. urtean Patrizio Etxeberria kalean? Erantzuna egutegian bertan aurkitu daiteke. Aurrerantzean ere, web orriaren bidez edo Herritarrentzako Arreta Bulegora joanda eman ahal izango da erantzuna.
 
Udaletik deia egin dute animatzeko eta parte hartzeko. 2015eko egutegiko gai nagusia gure udalerrian urteak eta urteak zerbitzua eskaintzen daramatzaten saltokiak dira.

Albiste guztiak