pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

IRULE elkarteak 3 ikastaro jarriko ditu martxan urrian.
08
Ira
2020

IRULE elkarteak 3 ikastaro jarriko ditu martxan urrian.

Izen emateak irailaren 25era arte egin behar da Kultur Etxean.

 

16 urtetik gorakoei zuzendurik daude, eta ikasturte guztiko iraupena izango dute, urritik ekainera bitartekoa alegia.COVID-19 ren aurkako neurriak guztiak hartuta egingo dira ikastaroak.

 

Izen ematea Kultur Etxean egin beharko da:

  • aurrez aurre,
  • telefonoz, 943737202 zenbakira deituz edo
  • Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. e-postara ikaslegaien izen abizenak, adina eta kontakturako telefonoa bidaliz.

 

 

ESKULAN ANITZETAKO IKASTAROA. Urrian hasi eta ekainera bitartean eskainiko da,

astearte eta ostegunetan 15:00etatik 17:00etara. Izen ematea Kultur Etxean.

 

PUNTU IKASTAROA  Ikasturte guztiko ikastaroa. Urrian hasiko da ikastaroa, 

asteazkenetan izango da 17:30etatik 19:30etara. Izen ematea Kultur Etxean.

 

JOSTEKO LAN TXIKIEN IKASTAROA “Botoiak, barrenak hartu, kremailerak,…”

Urrian hasiko da ikastaroa eta asteazkenetan izango da 14:30etatik 16:30etara. Izen ematea Kultur Etxean.

 

COVID-19 ren aurkako neurriak edo kontingentzi plana beteko da.

Albiste guztiak