pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Meazti etxe aurreko gereziondoak moztu dira.
17
Ira
2020

Meazti etxe aurreko gereziondoak moztu dira.

Beraien ordez, zuhaitz gazteak landatuko dira.

Beraien ordez, zuhaitz gazteak landatuko dira

 

Gurekin 70 urte inguru daramatzaten bi gereziondo zahar hauek moztu egin behar izan dira gaixorik zeudelako.
50eko hamarkadan landatuak izan ziren eta urte luze hauetan eman dituzten gerezi zaporetsuengatik oso estimatuak izan dira.
Adin luzea zutenez, gaixorik zeuden eta enborreko zura ustelduta zeukaten. Iaz ere susto bat izan genuen, adar handi bat hautsi eta espaloi gainera erori zenean.
Hori dela eta, istripu-arriskuak saihesteko, Udaleko lorezaintza zerbitzuak horiek mozteko erabakia hartu du.

Udalerriko urbanizazio, eraikuntza eta ingurumena, paisaia eta natura babestea arautzen duen ordenantzan jasotzen den bezala, hauen ordez zuhaitz gazte berriak landatuko dira.

Albiste guztiak