pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Igandean hasiko dira haurrentzako zine emanaldiak Latxartegi aretoan.
06
Urr
2020

Igandean hasiko dira haurrentzako zine emanaldiak Latxartegi aretoan.

Urriaren 11, igandea, 16:30ean: “Scooby”. Zuz.: Tony Cervone

ADI: Latxartegi Aretoan jan eta edatea debekatuta dago.

 

Joan den asteburuan hasi zen zine denboraldia Latxartegi Aretoan, Legazpi Zine-Klub elkartearen eskutik. Zine Klub saioa eta saio komertziala izan genituen asteburu horretan.

Igandean, haurrentzako saioak gehituko zaizkie joan den hastean hasitakoei.

 

Denboraldi berri honetan zine emanaldien prezioak igo egin dira, inguruko herrietakoekin berdinduz:

  • Haurren saioak: 4€

 

Sarrerak Latxartegi aretoko zine webgunean eros daitezke:

https://latxartegisarrera.sacatuentrada.es/

 

COVID-19ak baldintzatutako neurriak:

  • edukiera %60ra murriztuta
  • sarrera eta irteera mailakatua
  • eskuak garbitu beharra
  • maskara jarrita edukitzearen derrigortasuna
  • 1,5 mko distantzia mantendu beharra
  • ikusle eta ikusle artean eserleku bat hutsik utziz (familia unitate ez direnen kasuan salbu),…

 

Sarrerak zenbakidunak izango direnez, erabili bakoitzari dagokion eserlekua bakarrik.

 

Aretoan bertan ikusgai jarriko diren arauak jarraitu eta errespetatzeaz gain, gerturatuko diren guztiei gogoratu nahi zaie Latxartegi Aretoan jan eta edatea debekatuta dagoela.

 

Urriako haurrentzako saioen karteldeagia

  • 18, igandea:“Bihurri”. Zuz.: Kevin Johnson. 16:30ean. Euskaraz.
  • 25, igandea:“Koko, dragoi txikia oihanean”. Zuz.: Anthony Power. 16:30ean. Euskaraz.

 

Latxartegi aretoko zine jardueraren webgunea

Dagoeneko eskuragarri dago Latxartegi Aretoko zine jardueraren webgunea:

https://latxartegisarrera.sacatuentrada.es/

Bertan, datozen asteetako karteldegia ikusi, filmen informazioa eta emanaldietarako sarrerak erosi ditzakezue.

Ongi etorri zinemara!

Albiste guztiak