pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

XVII. Erreka Eguna
29
Ira
2021

XVII. Erreka Eguna

Aurten, Erreka Egunaren hamazazpigarren edizioa antolatu dugu. Jarduera hori urtero antolatu dugu 2004az geroztik, 2020an izan ezik, urte horretan ez baitzen egin pandemiagatik.

Aurten berriro antolatu dugu, neurri bereziak hartuta: harreran gel desinfektatzailea eskura jarri dugu eta ez dugu ohiko hamaiketakoa egin jendea ez pilatzeko.

 

Hemen 2021eko Erreka Eguneko datuak:

  • 93 pertsonek hartu dute parte.
  • 550 kg hondakin bildu dituzte, azken 10 urteetako batez bestekoa (665 kg) baino pixkat gutxiago.
  • Bildu ondoren, plazan erakusgai jarri ditugu bildutakoak: plastikoak, metalak, beirazko botilak, bidoi bat, komuneko zisterna bat, egurrak, aulkiak, uralitak, baloiak, pilotak, maskarak, konpresak, kableak, bonbillak...

 

Hemendik ESKERRAK eman nahi dizkiegu parte hartu duten guztiei eta Haztegi ikastolari, Olazabal institutuari eta Domingo Agirre eskolari.

 

Erreka Eguna 2004an sortu zen. Eskolako Agenda 21eko ikasleen proposamena izan zen, ibaiaren ekosistema zaintzearen garrantziaz sentsibilizatzeko.

Urte osoan zehar ere kontzientziatzeko baliagarria izatea espero dugu.

 

Datorren urtean ikusiko dugu elkar!

Albiste guztiak