pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Legaztipi-Tapa denboraldiko azken irteera
28
Eka
2022

Legaztipi-Tapa denboraldiko azken irteera

Ekainaren 30ean egingo da denboraldiko azkena.

 

Denboraldia modu berezian itxi nahi da, ospatzeko eta jardueran parte hartzen duten pertsona guztiei eskerrak emateko.

Irteera betiko ordu berean izango da, 10:30ean, Euskal Herria plazan. Behin ibilbidea amaituta, indarrak berreskuratzeko asmoz, hamaiketakoa egongo da gizarte-zentroan, baita zuzeneko musika ere giroa alaituz.

Udalak eta ekimenean parte hartzen duten elkarteek ekainaren 30eko goizean elkarrekin gozatzeko gogoa duzuen pertsona guztiak parte hartzera animatzen zaituztegu, paseo osasungarria emanez, hitz eginez, lagun berriak eginez eta denboraldiari pozez eta giro onez agur esanez!!!

Ostegunean hurbil zaitezte 10:30ean, udaletxeko plazara, “oilarra” dagoen lekura.

 

ZUEN ZAIN GAITUZUE!!

Albiste guztiak