pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Irailaren 28an bukatzen da 2023ko aurrekontu partehartzaileen proposamenak aurkezteko epea
20
Ira
2022

Irailaren 28an bukatzen da 2023ko aurrekontu partehartzaileen proposamenak aurkezteko epea

Pertsona bakoitzak gehienez 50.000 €ko kostua duten inbertsio-proposamenak aurkez ditzake.

 

Joan den 2016an parte hartze bidezko aurrekontuak adosteko hasi ginen dinamikarekin jarraituz, 2023ko udal aurrekontuetan sartuko diren 50.000 €ko 6 proiektu legazpiarrean artean erabakitzeko parte hartzeko prozesuari emango diogu hasiera.

Horretarako, irailaren 28ra arte, legazpiar bakoitzak berak proposatutako inbertsio-proiektu bat aurkezteko aukera izango du.

Lerro hauen bidez inbertsioetarako zuen proposamenak aurkeztera animatu nahi zaitugu. Horretarako, LegazpiOn eta Udalaren web orrian aurkituko duzuen edo Herritarrentzako Arreta Bulegoan eskura dezakezuen inprimakia bete beharko duzue.

 

Parte hartuko duten pertsona guztien artean 50 €ko erosketa-bonoa zozketatuko da, Legazpiko dendetan erabiliko dena.

Informazio gehiago

Egin zure proposamenak

Albiste guztiak