pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Udazken Musikala: Urrian hiru kontzertu berezi izango dira Azaroan Musikaren aurrerapen
03
Urr
2022

Udazken Musikala: Urrian hiru kontzertu berezi izango dira Azaroan Musikaren aurrerapen

Korrontzi folk taldea, Alsejo Errondaila (Castro Urdiales) eta Golden Appel Quartet

 

Bi urte latzen ondoren, herriko kultur elkarteak gogotsu ekin diote lanari, eta pasatutako ia erabateko lehorteak berdindu asmoz emanaldi bereziak antolatu eta eskainiko dituzte. Hala, eginiko proposamen berezi gehienak, musika arlokoak bederen, urrian gauzatuko dira, hala Azaroan izaten den Azaroan Musika zikloa aurreratu eta orduan gauzatuko direnekin batera Udazken Musikala proposatuz herritarrei.

Hona, urrian gauzatuko diren kontzertu bereziak:

  • 8, LARUNBATA: KOPLARIAK: Korrontzi taldea Korosti Dantza taldearekin. 19:30ean Urbeltz Pilotalekuan.
  • 15, LARUNBATA: Alsejo Errondaila (Castro Urdiales), Alaitasuna Errondailaren bidez. 19:00etan Latxartegi Aretoan.
  • 22, LARUNBATA: GOLDEN XEY: Golden Appel Quartet eta Legazpi Musika Banda. 19:00etan Urbeltz Pilotalekuan.

Eta urriko musika emanaldietan ezin ahaztu herriko txistularien hileko azken igandeetako emanaldia,

  • 30, IGANDEA: Goiz Deia Txistulari taldearen kalejira. 9:00etatik aurrera.Itxaropen, D. Agirre, Aizkorri eta Bikuña Enea.

Aurrerantzean izango duzue ekitaldi bakoitzaren berri zehatzagorik, eta baita ohiko Azaroan Musika Zikloan guztion artean prestatuko dugun egitarau eta emanaldien berririk ere.

Albiste guztiak