pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Urriko asmakizunaren erantzuna: gaztaina
09
Aza
2022

Urriko asmakizunaren erantzuna: gaztaina

Hilabete honetan, gaztaina-purea prestatzera gonbidatzen zaituztegu

Hilabete honetan, gaztaina-purea prestatzera gonbidatzen zaituztegu.

Zein fruitu aukeratu dugu urrirako? gaztaina

Gaztaina gaztainondoaren fruitua da. Gaztainondoa zuhaitz handia da, urte luzez bizi daitekeena eta 30 metroko altuerara irits daitekeena. Fagazeoen familiakoa eta Castanea generokoa da. Egurra oso preziatua du, oso sendoa eta erresistentea delako.

 

Gaztainondoaren jatorria ez dago argi; Asian lantzen hasi zela eta erromatarrek Europara ekarri zutela uste da.

Gaztaina alde batetik forma biribila eta bestetik laua duen fruitua da; oro har, kolore marroi distiratsua du kanpotik; barruko mamiak, aldiz, kolore zuri-horixka du eta zapore gozokoa da.

Karbohidrato-eduki handia (% 36,5) duen elikagaia da. Seguruenik, karbohidrato gehien duen fruitua da, eta, aldi berean, kaloriarik txikienetakoa da, ur asko duelako. Ideia bat egiteko, 100 gramo almendrek 600 kcal ematen dituzte, eta 100 gramo gaztainek, berriz, 185 kcal. Zuntz, potasio eta B bitamina ugari dute.

Karbohidrato ugari dutenez, oso egokiak dira kirolarientzat eta errendimendu fisiko handiko lanak egiten dituztenentzat. Gaztainen gantzak poliasegabeak eta kalitate onekoak dira, eta kolesterola erregulatzen laguntzen dute. Kaloria-ahalmen txikien eta gantz gutxi duen fruitu lehorretako bat da.

Kaltzio naturala ematen dute, eta, beraz, hezurrak eta kartilagoak indartzen laguntzen dute. Magnesio asko dutenez, zainelduetan gertatzen den nahi gabeko muskulu-uzkurdura prebenitzeko balio dute.

Fruitu lehorra izan arren, zerealen konposiziotik hurbilago dago gaztaina. Horregatik, zereal-irinaren eskasia izan zen urteetan, ohiko afaria izan zen euskal baserri askotan.

Gordinik, egosita edo erreta jan daitezke, eta beste erabilera garrantzitsu bat gaztaina-irina da, gaztaina-ogia, pastelak eta pasta prestatzeko. Korsikan, adibidez, gaztaina-irinezko ahi baten oinarria da. Gaztaina-irina urarekin nahastuta lortzen duten ahi hori, besteak beste, aspaldiko gosari tradizionala da, eta oraindik ere kontsumitzen jarraitzen dute ahuntz-gazta freskoarekin edo txerri-saiheskiarekin batera.

Gaztaina magia eta misterioa duen fruitua da zibilizazio askorentzat, eta Espainiako hainbat eskualdetan hildakoen gaueko protagonista nagusia da, hala nola honako ospakizunetan: Kanarietako Finaos, Kataluniako Castaynada edo Espainiako iparraldeko Magosto. Bertan ohikoa da suaren inguruan biltzea eta gaztainak erretzea, ez daudenak gogoratzeko. Gure arbasoek begizkoaren aurka babesteko ere erabili zituzten.

 

Ondorengo loturan, ELIKA-Nekazaritzako Elikagaien Segurtasunerako Euskal Fundazioaren informazio-kartel bat duzue eta, bertan, gaztaina-pureaprestatzeko azalpenak aurkituko dituzue.

Ikusi Kartela

Albiste guztiak