pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Gabon Irudi Marrazki Lehiaketa Abenduaren 17an Kultur Etxean
05
Abe
2022

Gabon Irudi Marrazki Lehiaketa Abenduaren 17an Kultur Etxean

Goizeko 10:00etan hasiko da, 
Lehen Hezkuntzako legazpiarrentzat antolatzen den lehiaketa
 
6 mailatan banatuko dira parte hartzaileak,
eta maila bakoitzeko sari bat emango da. 
Sari banaketa, 
abenduaren 20an, asteartea, 17:30ean,
Kultur Etxeko Areto Nagusian.
 
Hona oinarriak:
 
Legazpiko Arkatza Elkarteak, Legazpiko Udalaren laguntzaz, ondorengo oinarri hauen arabera abenduaren 17an, Kultur Etxean egingo den Gabon Irudi lehiaketarako deia egiten du.
 
1. PARTAIDEAK
Legazpiko Lehen Hezkuntzako ikasleak parte hartu ahal izango dute. Sei maila bereziko dira, kurtso bakoitzeko bat.
 
2. GAIA:
Gaia GABONAK izango da maila guztietarako.
 
3. ERABIL DAITEZKEEN BALIABIDEAK
Lapitza, lapitz margoak edo arkatz ziriak erabili ahal izango dira, eta baita bestelako apaingarriak ere (kotoia, brilantina,…). Partaideek ekarri beharko dituzte lanerako tresnak. 
Orriak eta azpiko euskarriak antolatzaileak banatuko dituzte lehiaketa hasi aurretik.
Debekatuta dago erregela erabiltzea.
 
4. EPAIMAHAIA
Arkatza Elkarteko kideek osatuko dute.
 
5. SARIAK
Kategoria bakoitzeko sari bat banatuko da. Sari banaketa abenduaren 20an, 17:30ean egingo da Kultur Etxeko Areto Nagusian. Irabazleen lanak ikusgai egongo dira gabonetan, Kultur Etxean bertan.
 
6. LEKUA EGUNA ETA ORDUA
Lehiaketa abenduaren 17an izango da Kultur Etxeko marrazketa geletan. Goizeko 10:00etan hasiko da eta 13:00ak baino lehen bukatu eta entregatu beharko dituzte lanak. 
 
7. OHARRAK
Epaimahaiaren erabakiak apelaezinak izango dira eta oinarri hauen osagarri gisa sortu daitezkeen beste puntu guztiei buruzko erabakia antolatzaileen eskuetan geratzen da.
Parte hartzaileek derrigor onartu beharko dituzte emandako jarraibideak. 
 

OINARRIAK

Albiste guztiak