pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Musika eskolak Eurodisneyen eskainiko duen kontzertua streaming bidez jarraitzeko aukera
27
Urt
2023

Musika eskolak Eurodisneyen eskainiko duen kontzertua streaming bidez jarraitzeko aukera

Urtarrilaren 28an izango da eta  11.50ean konektatzea dago

Doinua musika eskolako ikasleek Eurodisneyen eskainiko duten kontzertua streaming bidez jarraitzeko aukera dago.

Kontzertua larunbatean, urtarrilaren 28an, 12.00etan izango da, baina 11.50etik aurrera konektatzeko aukera egongo da,

 

konektatu hemen 11:50.etik aurrera

68 ikaslek, zenbait irakasle eta guraso abiatu dira Parisera. Disney-rekin zerikusia duten bederatzi piezez osatutako errepertorioa prestatu dute; Aladin, The Mandalorian, Star Wars, The Jungle Book (Oihaneko liburua), Frozen, Moana eta Coco pelikuletakoak dira.

Musika eskolatik azaldu dutenez “oso lan bikaina egin dute kontzertua prestatzeko. Ordu asko sartu dituzte entseguetan, eta lan handi horren emaitza bikaina da”.

 

Kontzertuak 45-bat minutuko iraupena izango du.

Albiste guztiak