pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

“Migratzaile IKUSEZINAK NON Euskal elkartasuna HOR“ erakusketa Kultur Etxean
14
Mar
2023

“Migratzaile IKUSEZINAK NON Euskal elkartasuna HOR“ erakusketa Kultur Etxean

Matxoaren 17tik 31ra, astegunetan, 17:30etatik 20:30etara

Kultur Etxeko Erakusketa gela datozen 15 egunetan, Hotz Legazpi Elkarteak prestaturiko Migratzaileei buruzko erakusketa batek hartuko du. Elkartearen jardunaren erakusgarri, migrazioaren aurrean erakusten eta izaten ditugun elkartasun bideak ere azalduko dituzte.

 

Erakusketa martxoaren17tik 31ra bitartean egongo da ikusgai Kultur Etxeko erakusketa aretoan, astegunetan, 17:30etatik 20:30etara.

 

Epe horretan gainera elkarteak beste bi jarduera ere antolatu ditu:

 

Martxoaren 24an, ostirala: HITZALDIA: “Migratzea denon eskubidea. Harrera solidarioa bidean”. Hizlari: Zaporeak, SMH eta Hiritarron Harrera Sarea. 19:00etan Kultur Etxeko Areto Nagusian.

 

Martxoaren 31n, ostirala: ZINE EMANALDIA: “R.M.N.”. Zuz.: Cristian Mungiu. 19:00etan Latxartegi Aretoan. Legazpi Zine-Klub elkartearekin elkarlanean.

 

Albiste guztiak