pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Bilera Ertzaintzarekin azken delituen aurrean
14
Mar
2023

Bilera Ertzaintzarekin azken delituen aurrean

Udaleko arduradunek kezka azaldu dute eta ekintza plan bat adostu dute Ertzaintzarekin

Legazpiko alkate Koldobike Olabidek, Eric Galvez alkateordeak eta Xabier Lopez udaltzainburuak bilera bat izan dute Bergarako ertzain-etxeko agintariekin. Bilera horretan kezkatuta daudela adierazi diete eta ekintza-plan bat adostu dute, azken asteetan udalerriko establezimenduetan delitu-ekintzak ugaritu egin direla ikusita. Horrek kezka-giroa sortu du horrelako ekintzetara ohituta ez dagoen herri batean, non orain arte ohikoak izan baitira lasaitasuna eta segurtasuna.

 

Udal-arduradunek, beren kezka azaltzeaz gain, prebentziozko ekintza-plan bat adostu dute Ertzaintzarekin, eta berehala jarriko da abian. Adostutako neurrien artean, udalerriko gune estrategikoetan segurtasun-kamerak instalatzea dago. Kamera horiek helburu bikoitza izango dute: delitugileak uxatzea batetik, eta, bestetik, delituren bat gertatuz gero, delitugilea identifikatzen laguntzea, ondoren atxilotu ahal izateko.

 

Era berean, gogorarazi nahi dugu oso garrantzitsua dela Ertzaintzari 112 zenbakira deitzea delitu bat egiten ari denaren susmorik edo zantzurik izanez gero.

 

Legazpi herri lasaia eta segurua da. Horrela jarraitzea nahi dugu, eta horregatik, ez ditugu horrelako delitu-ekintzak onartuko; horiei tinko egingo diegu aurre.

 

Bozeramaileen batzorde bat deitu da gainerako alderdiei polizia-agintariekin izandako bileraren berri emateko.

Albiste guztiak