pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Hurrengo larunbatean ere taldean jolasteko aukera, Sorgintxulorekin
18
Mar
2023

Hurrengo larunbatean ere taldean jolasteko aukera, Sorgintxulorekin

Izen-ematea online martxoaren 23ra arte

Hurrengo larunbatean, martxoak 25, arratsaldeko 17.00etan LH-ko 3., 4., 5. eta 6. mailako ikasleek taldean jolasteko aukera izango dute, Sorgintxulo Aisialdi taldeak gidatuko duen Ginkanan. Euskal Herria plazan izango da eta eguraldi txarrarekin, Urbeltz pilotalekuan. Gutxi gorabehera 18.30ak aldera amaituko da ekintza.

 

Izen-ematea online egingo da eta gurasoek bete behar dute, seme-alabek parte hartzeko baimena eman behar dutelako.

Epea: ostegunera arte, martxoak 23, 14.00ak arte.

Lotura: https://www.legazpi.eus/ginkana-sorgintxulo-taldearekin

Ginkana, kalean egiten den taldekako jolasa da. Argibideei jarraituz, taldea osatzen duten pertsonek hainbat proba gainditu beharko dituzte.Orain arteko esperientzia aintzat hartuta, haurrek primeran pasatzen dute, eta parte hartzeko ez ezik, ikusteko ere dibertigarria izan liteke.

 

Haur eta gaztetxoenaisialdian euskararen erabilera bultzatzeko programaren barruan Legazpiko Udaleko Haur, Nerabe eta Gazteen zerbitzuak antolatutako ekintza da.

 

Ekintza honen inguruan azken ordukoren bat gertatuko balitz, Sorgintxulo taldearekin harremanetan jar zaitezkete: Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.

 

Ikusi kartela

 

Albiste guztiak