pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Doinua Musika eskolako ikasturtearen amaierako jarduerak
26
Mai
2023

Doinua Musika eskolako ikasturtearen amaierako jarduerak

Maiatzaren 26tik ekainaren 21era bitartean, gune ezberdinetan

 

Aurtengo ikasturteari amaiera emateko asmoz, Doinua Musika eskolak hainbat jarduera antolatu ditu maiatzaren 26tik ekainaren 21era bitartean gune ezberdinetan, hala nola: Agirre-etxeberrin (parkean, areto handian edo garajean), Latxartegi aretoan, San Migel ermitan eta erdiguneko kaleetan.

 

Hona hemen egun bakoitzean eskainiko dutena:

 

  • Maiatzak 26, ostirala, 18:00etan: Akordeoi taldearen emanaldia, Agirre-etxeberri parkean.
  • Maiatzak 31, asteazkena, 18:00etan: 4-7 Musika eta Mugimenduko ikasleen kontzertua, Latxartegi aretoan.
  • Ekainak 8, osteguna, 19:00etan: Biolineko ikasleen entzunaldia, Agirre-etxeberriko garajean.
  • Ekainak 9, ostirala, 17:30ean: Trikitixa eta Pandero ikasleen entzunaldia, Agirre-etxeberri parkean.
  • Ekainak 12, astelehena, 18:00etan: Gitarrako ikasleen entzunaldia (Iker), Agirre-etxeberriko garajean
  • Ekainak 13, asteartea, 18:00etan: Pianoko ikasleen entzunaldia (Anabel eta Arantzazu), Agirre-etxeberriko areto handian.
  • Ekainak 13, asteartea, 19:00etan: Saxofoia eta Klarineteko ikasleen entzunaldia, Latxartegi aretoan.
  • Ekainak 14, asteazkena, 18:00etan: Zeharkako xirula ikasleen entzunaldia, Agirre-etxeberriko areto handian.
  • Ekainak 14, asteazkena, 19:00etan: Pianoko ikasleen entzunaldia (Leire), Agirre-etxeberriko areto handian.
  • Ekainak 15, osteguna, 17:30ean: Haize metaleko ikasleen entzunaldia, Agirre-etxeberri parkean.
  • Ekainak 15, osteguna, 19:00etan: Txistuko ikasleak Oilar jokoan, Euskal Herria plazan.
  • Ekainak 16, ostirala, 18:00etan: Gitarrako ikasleen entzunaldia (Arturo), Latxartegi aretoan.
  • Ekainak 16, ostirala, 19:00etan: Perkusioko ikasleen entzunaldia, Agirre-etxeberri parkean.
  • Ekainak 18, igandea, 12:00etan: Ikasle Helduen kontzertua, San Migel elizan.
  • Ekainak 19, astelehena, 18:00etan: Diploma kontzertua, Latxartegi aretoan.
  • Ekainak 20, asteartea, 18:00etan: Ahots teknikako eta Abesbatza taldeen emanaldia, Latxartegi aretoan.
  • Ekainak 21, asteazkena, 18:00etan: Europar musikari gazteen eguneko Kalejira, erdiguneko kaleetan.
  • Ekainak 21, asteazkena, 19:00etan: Konbo taldeen entzunaldia, Latxartegi aretoan.

Albiste guztiak