pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Gabon Irudi Marrazki Lehiaketa abenduaren 16an Kultur Etxean
08
Abe
2023

Gabon Irudi Marrazki Lehiaketa abenduaren 16an Kultur Etxean

Goizeko 10:00etan hasiko da, Lehen Hezkuntzako legazpiarrentzat antolatzen den lehiaketa

 

Sei mailatan banatuko dira parte hartzaileak, eta maila bakoitzeko sari bat emango da.

Sari banaketa abenduaren 19an, asteartea, izango da  arratsaldeko 18:30etan, Kultur Etxeko Areto Nagusian.

Hona oinarriak:

 

  1. PARTAIDEAK

Legazpiko Lehen Hezkuntzako ikasleek parte hartu ahal izango dute. Sei maila bereziko dira, kurtso bakoitzeko bat.

 

  1. GAIA:

Gaia GABONAK izango da maila guztietan.

 

  1. ERABIL DAITEZKEEN BALIABIDEAK

Lapitza, lapitz margoak edo arkatz ziriak erabili ahal izango dira, eta baita bestelako apaingarriak ere (kotoia, brillantina…). Partaideek ekarri beharko dituzte lanerako tresnak.

Orriak eta azpiko euskarriak antolatzaileek banatuko dituzte lehiaketa hasi aurretik.

Debekatuta dago erregela erabiltzea.

 

  1. EPAIMAHAIA

Arkatza Elkarteko kideek osatuko dute.

 

  1. SARIAK

Kategoria bakoitzeko sari bat banatuko da. Sari banaketa abenduaren 19an, 18:30ean egingo da Kultur Etxeko areto nagusian. Irabazleen lanak ikusgai egongo dira Gabonetan, Kultur Etxean bertan.

 

  1. LEKUA EGUNA ETA ORDUA

Lehiaketa abenduaren 16an izango da Kultur Etxeko marrazketa geletan. Goizeko 10:00etan hasiko da eta 13:00ak baino lehen bukatu eta entregatu beharko dituzte lanak.

 

  1. OHARRAK

Epaimahaiaren erabakiak apelaezinak izango dira eta oinarri hauen osagarri gisa sortu daitezkeen beste puntu guztiei buruzko erabakia antolatzaileen eskuetan geratzen da.

Parte hartzaileek derrigor onartu beharko dituzte emandako jarraibideak.

 

gabon irudi lehiaketa kartela 2023

Albiste guztiak