pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

“Nire Legazpi”-ren aurkezpena abenduaren 11n
08
Abe
2023

“Nire Legazpi”-ren aurkezpena abenduaren 11n

Arratsaldeko 14:30etan Kultur Etxean

 

Datorren astelehenean, abenduak 11, arratsaldeko 14:30etan Kultur Etxeko aretoan “Nire Legazpi” web orria aurkeztuko zaie Legazpiko merkatari guztiei. Web orri horren helburua herriko negozio, elkarte eta Udalaren berrien, sustapenen edo beste eduki batzuen informazioa herritarrei helaraztea da. Negozioek eskaintza flashak jartzeko aukera ere izango dute bertan.

 

Plataforma honek abantaila ugari izango ditu. Negozio eta elkarteentzat oso erabilera erreza du eta edukia sortzea ere erraza izango da. Negozioek, web orri propio izateko beharrik gabe, euren zabaldu dezakete herritarren artean. Herritarrek aldiz, ez dute aplikaziorik deskargatu behar.

 

Webgune honen erabilerak 2 fase izango ditu: lehendabizi merkatarientzat egongo da eskuragarri eta aurrerago gainontzeko negozio eta elkarteei zabalduko zaie.

Ekimen hau, Dendartean Gipuzkoako merkatarien elkarteak, Ilintik eta Legazpiko Udalak sustatua da. Legazpi aitzindaria izango da modu honetako plataforma baten ezartzean.

Merkatari guztiak animatu nahi ditugu aurkezpenera.

Albiste guztiak