pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Gabon irudien lehiaketako sariak banatu dira
20
Abe
2023

Gabon irudien lehiaketako sariak banatu dira

Guztira 33 parte hartzaile izan ditu aurten

 

Gabon irudien lehiaketa aurrera eraman zen abenduaren 19an Legazpin, Arkatza Elkartea eta Legazpiko Udalak antolatuta.

Honetan guztira Lehen Hezkuntzako 33 haurrek parte hartu zuten eta epaimahaia elkartu ondoren, ondorengoak izan ziren irabazleak, atzo arratsaldean sariak jaso zituztelarik, lagun eta senide artean:

  • Unai Agirre (LH1),
  • Malen Nuñez (LH2),
  • Ibon Huerta (LH3),
  • Irune Fernandez (LH4),
  • Irune Garcia (LH5), eta
  • Maddi Agirregabiria (LH6).

Sari banaketa amaitu eta aurkeztutako lan guztien erakusketa zabaldu zen, hau Kultur Etxeko erakusketa aretoan egongo delarik urtarrilaren 5a arte, astelehenetik ostiralera 17:00etatik 20:00etara.

 

Zorionak guztiei!

 

Albiste guztiak