pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Korosti Dantza taldearen Gabon Jaialdia abenduaren 29an Urbeltz Pilotalekuan
20
Abe
2023

Korosti Dantza taldearen Gabon Jaialdia abenduaren 29an Urbeltz Pilotalekuan

18:30ean hasiko da “Bizirik egon bedi” dantza emanaldia. Sarrerak Kultur Etxean eskuragarri abenduaren 19tik aurrera

 

Urteroko zita dugu honakoa. Bertan Korosti Dantza taldeko kideek urtean zehar han eta hemen eskainiko duten dantza ikuskizuna aurkezten dute legazpiarren aurrean.

Aurtengo ikuskizunean Euskara izango dute gai.

Euskara euskaldunon hizkuntza da. Urteetan zehar jazarpen arrotza pairatu du eta ia desagertu zen baina zorionez euskararen aldeko herri mugimenduek (ikastolak, AEK…) indarberritu egin zuten. Gaur egun ordea, euskaldunok gara euskara hiltzen uzten ari garenak euskara ez baita galtzen ez dakitenek ikasten ez dutelako, dakitenez ez dutelako erabiltzen baizik!

Ohi bezala dantza taldeko kideez gain, 4 urtetik 46 urte bitarteko dantzariak, izango da gonbidaturik ere eta zuzeneko musikak ere protagonismo berezia izango du.

 

Sarrerak aurrez eskuratu ahal izango dira Kultur Etxeko Harreran edo Liburutegian, abenduaren 19tik 28ra bitartean, goizez 10:00etatik 13:00etara eta arratsaldez 16:00etatik 19:00etara.

Jaialdi egunean, Urbeltz Pilotalekuan bertan ere eskuratu ahal izango dira 17:00etatik aurrera, denak aurrez banatu ez badira.

Adi!! Aforoa mugatua izango da.

 

 

 

Albiste guztiak