pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

GABON ERRONDAK abenduaren 24ean
21
Abe
2023

GABON ERRONDAK abenduaren 24ean

Goizean ikastetxeena eta arratsaldean Erronda herrikoia

 

Abenduaren 24a, aurten igandea, Gabon erronden eguna izaten dugu. Aurtengoan ere, goizean ikastetxeen erronda izango dugu, eta arratsaldean berriz, Lekanazpi elkarteak sustaturik, Erronda herrikoia egingo da.

 

  • Ikastetxeen erronda

Olentzero, Mari Domingi, udal ordezkariak, LH5. eta 6. mailakoak eta nahi duten herritarrek, Goiz Deia txistulariekin eta Doinua Musika eskolako txistulariekin batera, goizeko 10:30etan elkartuko dira Santikutz egoitzan. Ondoren, goizeko 11:00etan hasiko da ikastetxeen erronda Laubide auzotik abiatuta. Errondaren amaiera  12.30 - 13.00etan Euskal Herria plazan, udaletxe aurrean izango da. Eguraldi txarra balitz, Santikutz egoitzako bisita 11.00etan izango da eta erronda osoa 12.00etan Azokan elkartuko da.

 

  • Erronda Herrikoia

Olentzero eta Mari Domingiren lagunek bidea argituko diegu, Legazpin bizipoza eta ilusioa bana dezaten. Erronda zirraragarria izan dadin, herritarren laguntza beharko dugu.

Arratsaldeko 17:30etan Goierri tabernan elkartu eta 17:45ean abiatuko da bertatik erronda. Amaiera 19:30ean Gernika enparantzan izango da. Ibilbidean zehar hainbat ezusteko izango ditugu. Beraz, erne egon daitezela legazpiarrak.

 

OSASUNA ETA BIZIPOZA!!!

Albiste guztiak