pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Abenduaren 24ean gabon errondak ospatu ziren Legazpin
28
Abe
2023

Abenduaren 24ean gabon errondak ospatu ziren Legazpin

Goizean ikastetxeena eta arratsaldean Erronda herrikoia

 
Abenduaren 24an bi Gabon erronda aurrera eraman ziren Legazpin, giro bikainarekin: goizean ikastetxeen erronda, eta arratsaldean berriz, Erronda herrikoia.
 
Ikastetxeen erronda hasi aurretik, Olentzero, Mari Domingi, udal ordezkariak, LH5. eta 6. mailakoak eta herritarrak ere, Goiz Deia txistulariekin eta Doinua Musika eskolako txistulariekin batera, Santikutz egoitzara gerturatu ziren; ondoren, 11:00etan Laubidetik abiatu eta Euskal Herria Plazan amaitu zuten.
 
Arratsaldeko 17:30etan berriz, Lekanazpi elkarteak sustatuta, Erronda Herrikoiak martxa hartu zuen Goierri tabernatik abiatuta, Olentzero, Mari Domingi eta herritarrekin batera. Arratsaldeko 19.30etan Gernika enparantzan amaitu zuten.
 

Ikastetxeen errondako argazkiak ikusgai 

Albiste guztiak