pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Erregeentzako gutun bilketa eta kabalkada, urtarrilaren 4an eta 5ean
29
Abe
2023

Erregeentzako gutun bilketa eta kabalkada, urtarrilaren 4an eta 5ean

Gutun bilketa urtarrilaren 4an, 18:00etatik 19:30etara Azokan
Kabalkada, urtarrilaren 5ean, 18:00etan abiatuko da Kiroldegitik
 
Korosti Dantza taldeak kudeatuko ditu bi ekitaldi horiek.
 
Urtarrilaren 4an, Errege Magoen pajeak Azokan egongo dira, gutunak jasotzen 18:00etatik 19:30etara, eta ohi denez gaztaina erreak izango dira itxaronaldia goxatzeko.
 
Errege Kabalkada berriz urtarrilaren 5ean, 18:00ean abiatuko da Bikuña Kiroldegi paretik aurtengoan ere Korosti Dantza taldeak kudeatuko duelarik. Bi geldiune egingo dira, lehena Laubide kalean, eta bigarrena Euskal Herria plazan, eta ez da dantzarik faltako bietan ere. Euskal Herria plazako geldiunean, kabalkadaren amaiera izango dena, jaiotza egongo da jarrita eta eskaintza ondoren, udaletxeko balkoian izango ditugu Erregeak. 
 
Kabalkadan parte hartu nahi duten legazpiarrek 17:00etan Kiroldegian azaldu beharko dute; eta opariak kabalkada bitartean banatzea nahi dutenek, 16:00etatik 17:30etara bitartean eraman beharko dituzte Kiroldegira.

Albiste guztiak