Herritarren eskaerei jarraituz, berriro ere zinema saioetan goxokiak jateko aukera zabalduko da. Pandemia garaian goxokiak jatea debekatu zen eta handik geroztik Latxartegin ezin izan da jan.
Gogoratu behar dugu ere baimenduta zegoen azken boladan garbitasun arazo larriak suertatzen zirela emanaldiak amaitzerakoak, batik bat haurren emanaldietan: lurra zikinkeriaz beteta geratzen zen, goxoki poltsak lurrean botata...
Asteburu honetan berriro ere goxokiak jateko aukera egongo da Latxartegin, eta zine zaleei gogoratu nahi zaie zentzuz eta garbitasunez jokatzea garrantzitsua dela; eramaten diren goxoki eta poltsak kanpoko zakarrontzietara botatzea batik bat. Gogoratu dezagun haurren saioaren ondoren helduena datorrela eta aretoa garbia egotea guztion ardura izango dela. Garbitasuna mantentzea ezinezkoa izango balitz, berriro ere aurreko araudira bueltatuko ginateke.
Latxartegi aretoko etapa berri honek aldaketak ekarri ditu filmen eskaintzan eta hauen maiztasun eta gaurkotasunean ere:
- Urtarriletik aurrera, Elkarteak Zine-Klub saioak baino ez ditu kudeatuko, hilean bi saio ostiraletan 19:00etan.
- Gainerako zine saioak Programación Areto enpresaren bidez kudeatuko dira, eta saioak indartuta iritsiko dira. Hala lau saio izango dira astebururo:
- Larunbatetan 19:00etan eta Igandeetan 19:30ean. Sarrera 6€
- Astelehenetan, ikuslearen eguna, 19:30ean. Sarrera 5€
- Haurrentzako saioak, igandeetan, 17:00etan. Sarrera 4€
Gozatu zinemaz!