pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Nola jokatu arratoiak ikusiz gero
26
Urt
2024

Nola jokatu arratoiak ikusiz gero

Garrantzitsua da leku zehatza identifikatzea

 

Legazpiko Udalak arratoiak hiltzeko zerbitzu bat dauka kontratatuta; beraz, udalerrian arratoiak ikusten ditugunean, garrantzitsua da horren berrri lehenbailehen ematea, arazoari halik eta modurik zehatzenean aurre egiteko. Prozesu horretan, urrats hauek ematen dira:

 

  • Zer egin behar dut bide publikoan arratoiak daudela ikusten badut?

Arratoiak bide publikoan daudelako egin daitezkeen kontsultak eta erreklamazioak telefonoz egin daitezke. Horretarako Herritarrentzako Arreta-zerbitzuarekin jar gaitezke harremanetan Legazpi bertatik 010 eta kanpotik 943 73 70 30 telefonora deituz edo herritarren postontzira mezu bat bidaliz. Oso garrantzitsua da abisua ematen denean, arratoien habia edo gordelekua ondo lokalizatuta izatea, arratoiak kanpora zein tokitatik irteten diren identifikatzeko. Abisuak ahalik eta zehatzena izan behar du arazoa konpondu ahal izateko, hau da, karraskariak sartu eta irteteko lekua ezagutzen ez badugu, ezer gutxi egin daiteke arazoa konpontzeko. Kontuan izan behar da arratoiak zentimetro karratu bateko zulo eta saretetatik sartzen direla; beraz, oso garrantzitsua da puntu horiek detektatzea.

 

  • Zer egiten du Udalak?

Udalak arratoiak hiltzeko zerbitzua enpresa pribatu batekin du esleituta. Abisua jasotzen denetik 24 eta 48 ordu bitarteko epean, zerbitzua esleituta duen enpresak identifikatutako lekua ikuskatzen du eta, hala badagokio, egin beharreko lana egiten du. Oinarrizko jarduera errodentizida aplikatzea da, arazoa kontrolatzeko eta karraskarien sarrera edo irteerako zuloak zigilatzeko. Karraskariak aritzen diren lekuetan modu kontrolatuan eta lokalizatuan aplikatzen da pestizida hori, eta beharrezko prebentzio-neurriak hartzen dira pertsonei, animaliei eta ingurumenari kalterik ez egiteko.

Karraskariak ikusi diren lekua eremu pribatu batean badago, teknikariek arazoa kontrolatzeko hartu beharreko neurriei buruzko aholkuak emango dizkiete eragindako bizilagunei.

 

  • Prebentzio-neurriak

Funtsezko neurrietako bat hondakinak garbitu, bildu eta garraiatzeari buruzko udal-ordenantza betetzea da. Edukiontziak ondo erabili behar dira (gai desberdinak edukiontzi egokietan utzi, ordutegiak errespetatu...), eta, jakina, zaborra (batez ere organikoa) ez da edukiontzietatik kanpo utzi behar: ordenantzaren arau-haustea da hori, eta zigortzeaz gain, jokaera horrek osasungarritasun-arazo bat sor dezake. Bestetik, inolako kontrolik eta baimenik gabe kaleko animaliei jaten emateak karraskarien presentzia handitzea eragin dezakeela ekarri behar dugu gogora.

Albiste guztiak