pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Ikastetxeetako mozorroen desfilea, inauterietako ostiralean
06
Ots
2024

Ikastetxeetako mozorroen desfilea, inauterietako ostiralean

Herriko ikasle guztiek elkarrekin dantzatuko dituzte bi dantzaeuskal herria plazan

 

Inauterietako ostiralean, ikastetxeetako mozorroen desfilea izaten ohi da Legazpin. Aurten herriko hiru ikastetxetako ikasleak elkarrekin bi dantza dantzatuko dituzte Euskal Herria plazan.

 

Haztegi ikastolakoak 16:00etan irtengo dira jolastokitik eta kale Nagusitik Euskal Herria plazara iritsiko dira. Domingo Agirre eskolakoak 16:15ean Urbeltz pilotalekutik irtengo dira eta Olazabal institutuko ikasleekin batera Plazaola kaletik Kale Nagusian sartuko dira eta Euskal Herria plazara iritsiko dira. 16:40ean gutxi-gora behera, herriko hiru ikastetxetako ikasleek bi dantza dantzatuko dituzte elkarrekin.

17:00etan Lintxi ongi etorria egiteko ekitaldia hasiko da.

 

Eguraldi txarrarekin desfilea bertan behera geratuko da.

Haztegi ikastolak prestatu dituen dantzak Kiroldegian dantzatuko dituzte. Domingo Agirre eskolak jaialdia Urbeltz Pilotalekuan egingo du. Eta 17:00etan herriko ikasle guztiak Azokan elkartuko dira, Lintxen etorrera-ekitaldia ikusteko.

 

Albiste guztiak