pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Hitzaldi- Ilustratua: “Gora Euskal Herrientsak!” Argitalpen kooperatiboaren aurkezpena.  Hizlari: Asisko Urmeneta
27
Ots
2024

Hitzaldi- Ilustratua: “Gora Euskal Herrientsak!” Argitalpen kooperatiboaren aurkezpena. Hizlari: Asisko Urmeneta

Martxoaren 5ean, asteartea, 18:00etan Kultur Etxeko Aretoan

 

Martxoaren 8a gainean dugun honetan, Kultura Zerbitzuak GORA EUSKAL HERRIENTSAK! emakume aitzindariak kulturaren transmisioan, ARGITALPEN KOOPERATIBOAren aurkezpena antolatu du Kultur Etxeko Areto Nagusian, martxoaren 5ean, 18:00etan.

Asisko Urmeneta izango dugu, bere azken komiki liburua aurkezten eta hitzez eta marrazkiz lanean jorratu dituena azaltzen.

2023.ean urteurren bikoitza bete zen: 125 urte

Kapitolina Buztintze Larrondo uxuetarraren “Konpendio”tik,

baita Jule Fernandez Zabaleta iruindar maistraren jaiotzatik ere.

 

Bistan da kulturaren transmisioan emakume

aitzindarien zerrenda zabalagoa dela, eta komiki-

album hau omenaldia ere bada kolektibo haiei;

Emakume Abertzale Batza, Begiraleak eta Euskal

Eskolak gauzatu zituzten maistra kontzienteei,

errientsa herrizale haiei.

Hala nola Kapitolina Buztintze Larrondo -Uxue,

1867-, Malena Jauregiberri Erbin -Aloze, 1884-,

Jule Fernandez Zabaleta -Iruñea, 1898-, Katalina

Alastuei Garaikoetxea -Iruñea, 1899-, Elbira Zipitria

Irastortza -Donostia, 1906-…

 

Eta guztia Asiskoren marrazkiz lagundurik.

Asisko Urmeneta (Iruñea 1965) ezaguna da besteak beste honako lanen egilea delako: Gartxot, Eusklabo Alaiak, 1620, Nafarroa Beheragaina, y AztiHitza (Euskadi de Literatura Saria Ilustrazioaren atalean)

Albiste guztiak