pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Etxebizitzaren gaiari lotutako inkesta
29
Ots
2024

Etxebizitzaren gaiari lotutako inkesta

Etxebizitza beharrak ezagutu eta Ezkurrenea eraikinean garatu nahi den etxebizitza publikoen proiektuaren inguruko iritzia jasotzeko

 

Orain hilabete batzuk Legazpiko Etxebizitza beharren inguruko azterketa egin, eta Ezkurrenea eraikina baliatuz etxebizitzaren arazoari erantzun bat emateko prozesua abiatu zuen Legazpiko udalak. Hilabete hauetan herriko eragile ezberdinekin  elkarrizketak burutu ondoren, herri osoari prozesua zabaltzeko unea iritsi da. Horretarako, etxebizitzari lotuta herritarrek bizi duten errealitatea ezagutzeko, inkesta bat zabalduko du Legazpiko udalak.

 

Inkestaren bidez bi motatako informazioa jaso nahi da, alde batetik etxebizitzaren gaiari lotutako informazio orokorra, eta beste alde batetik konkretuki Ezkurrenean garatu nahi den alokairu publikoko etxebizitzen proiektuaren inguruan jendeak izan dezakeen iritzia.

Galdetegia bai modu telematikoan eta bai modu fisikoan betetzeko aukera egongo da. Era telematikoan erantzuteko, https://labur.eus/legazpietxebizitza helbidea jarraituz egin daiteke.Arrakala digitalaz jakitun, eta herritar oroko galdetegia erantzuteko aukera izan dezan udal eraikin publikoen sarreretan inkesta fisikoak eskuragarri jarriko dira: 

Udaletxean, Kultur Etxean, Gizarte Zentroan, Kiroldegian eta Euskaltegian...

Inkesta bihartik aurrera erantzun ahal izango da, eta udaleko ohiko komunikazio kanaletatik zabalduko da honen berri. Inkesta betetzeko linka herrian zehar jarriko diren karteletako Qr kodea jarraituz ere eskuratu ahal izango da. Inkesta betetzeko hamabost eguneko epea jarri du udalak, martxoak 15a izango da inkesta betetzeko azken eguna.

 

Udalak bere iritzia ematera animatzen ditu herritarrak.

Eman zure iritzia

Albiste guztiak