pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Legazpiarrak Loiuko aireportura joan ahal izango dira, 1,94 euroren truke, MUGI txartel pertsonalizatuarekin
20
Mar
2024

Legazpiarrak Loiuko aireportura joan ahal izango dira, 1,94 euroren truke, MUGI txartel pertsonalizatuarekin

Martxoaren 18az geroztik Loiuko aireportura doazen Lurraldebuseko lineak Mugi sisteman integratu dira

 

Martxoaren 18az geroztik Loiuko aireportura doazen Lurraldebuseko lineak Mugi sisteman integratu dira, eta, hobekuntza horri esker, prezio horretan joan gaitezke aireportura.

 

Astelehen honetatik aurrera, legazpiarrak Loiuko aireportura joan ahal izango dira gutxiago ordainduta. Hala, MUGI txartel pertsonalizatua dutenek 1,94 euro ordainduko dute; izen gabeko MUGI txartela dutenek 2,53 euro ordaindu beharko dute eta MUGI txartelik gabe 7,45 euro da bidaiaren kostua. Orain arte, 12 euro ordaintzen ziren.

 

Gogoratu Legazpitik Loiuko aireportura joateko Arrasateko San Prudentzioko biribilguneko geltokian hartu behar dela autobusa. Hauek dira ordutegiak: 05:20, 08:05, 11:05, 14:05, 17:20 eta 21:20. Legazpin autobusa, gutxienez ordu erdi lehenago hartu behar da herriko edozein geralekutan: Industrialdea, Saturnino Telleria kalean edo Bikuña industrialdean.

 

Autobusez aldatu behar denez, bi ibilbideetako bat bakarrik ordaintzen da, ibilbide garestiena. Beraz, Legazpitik San Prudentziorako bidaia doakoa da.

 

Zumarraga – Arrasate linearen ordutegiak

Arrasate – Aireportua linearen ordutegiak

 

Albiste guztiak