pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

KORRIKA iritsiko da larunbatean Legazpira
20
Mar
2024

KORRIKA iritsiko da larunbatean Legazpira

Baina horren aurretik KORRIKA TXIKIA izango dugu bihar

 

Korrika Legazpira iritsi aurretik, herriko hiru ikastetxeetako ikasle eta irakasleek, nahi duten gainerako herritarrekin batera, korrika egingo dute Legazpiko kaleetan zehar.

 

Hori bihar, osteguna, izango da. Arratsaldeko 14:45ean abiatuko da korrika txikia Urtatza auzoko Goierri jatetxetik. Ondoren, Laubide eta Arantzazu auzoak zeharkatu eta San Ignazio auzoko aldapatik behera Santikutz kalera iritsiko da eta bertatik Patrizio Etxeberria kalea igaro ondoren Euskal herria plazara iritsiko da.

 

Plazan, korrikalariek zain izango dute Oihan Vega DJ-a eta bere musika. Iritsi eta berehala, ikastetxeetako ikasle ordezkariek Korrikaren aldeko manifestua irakurriko dute eta, ondoren, dantzaldia izango da arratsaldeko 16:30ak arte, guztion gozamenerako.

 

Larunbatean, berriz, goizeko 5:44ak inguru iritsiko da KORRIKA Udanako gainera eta bertan legazpiarrek oñatiarrei hartuko diete lekukoa. Lekuko hori taldetik taldera eskuz aldatuz, Urretxuko mugaraino eramango dute. Herrigunera Bikuñako biribilgunetik sartuko da eta    

6:12ak aldera izatea espero da. Aizkorri kalea eta Kale Nagusia zeharkatu ondoren, Korrikak Urretxurako bidea hartuko du.

 

Aurtengoa 23. edizioa izango da eta hauxe aurtengo leloa: HARRO HERRI

 

Animatu eta parte-hartu!

 

Hemen Legazpiko kilometroak eta korrika egingo duten taldeak:

 

 

Albiste guztiak