pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Udalak bilatzaile bat prestatu du apirilaren 21eko hauteskunde-mahaietarako izendapenak egiaztatzeko
21
Mar
2024

Udalak bilatzaile bat prestatu du apirilaren 21eko hauteskunde-mahaietarako izendapenak egiaztatzeko

Gaur martxoak 21 egin da zozketa,  9:15ean, udaletxeko Batzar Aretoan

 

Hauteskunde-mahaiak eratzea udalei dagokie eta gaur goizeko 9.15etan zozketa publikoa aurrera eraman da Udaletxeko batzar Aretoan.

Horrela, mahai bakoitzeko lehendakaria eta mahaikideak zozketa publiko bidez izendatu dira, kasuan kasuko mahaiko hautesle-zerrendan dauden guztien artetik, irakurtzen eta idazten jakin eta 70 urtetik beherakoak izanik. Dena den, 65 urtetik aurrera uko egin ahal izango dute zazpi eguneko epean. Prozedura bera erabiliz, mahaiko kide bakoitzeko bi ordezko izendatu dira.

Horrela, herritarrek, hauteskunde-mahaiko kide izango diren jakiteko bilatze bat jarri du Udalak bere web gunean eta LegazpiON aplikazioan ere. Bertan NAN zenbakia sartuta, pertsona orok aukera izango du hautatua izan den ala ez egiaztatzeko.

 

Hala ere garrantzitsua da azpimarratzea zerrenda hori agian ez dela behin betikoa izango, aurkezten diren eta onartzen diren alegazioen araberakoa izango baita.

 

Kontsultatu hauteskunde-mahaietako zerrenda

Albiste guztiak