pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Legazpiko Gazteak Pilota Eskolako kideak Gipuzkoako txapelketen finaletan
21
Mar
2024

Legazpiko Gazteak Pilota Eskolako kideak Gipuzkoako txapelketen finaletan

Partiduak bihar ostirala arratsaldean, Legazpin eta Antzuolan

 

Legazpiko Gazteak Pilota Eskolako alebinak eta seniorrak izango ditugu bihar Gipuzkoako txapelketa desberdinetako finaletan.

Alebinek Legazpiko Urbeltz Pilotalekuan jolastuko dute, martxoak 22 ostiralean arratsaldeko 19.00etan. Bertan  Errendimenduko binakako Alebinen 2. Mailako finala aurrera eramango da. Txapelketan zehar, Eñaut Alonso, Aiert Orbegozo eta Ager Goikoetxea izan ditugu lehian; finalean, Eñaut Alonso eta Ager Goikoetxea izango ditugu.

Seniorrak berriz Antzuolan jolastuko dute bihar (ostirala), arratsaldeko 19:00tan. Bertan  Udaberri sariko 2.Mailako finala aurrera eramango da eta Aimar Telleriak eta Ion Agirrek parte hartuko dute.

 

Legazpiko Gazteak Pilota Eskolak 40 kide inguru ditu gaur egun.

Bertan parte hartu edo taldearen inguruko informazioa jasotzeko Josu Ibargurenengana jo daiteke 688 66 86 73 telefonoan edo Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. helbidera idatzi.

Albiste guztiak