Ikasleentzako iritsi zen egun handia, hain gogoko duten Korrika txikia ospatu zen atzo. Aurreko egunetan prestatu zituzten lekukoak hartu, petoak jantzi eta festa eder honetaz gozatzeko aukera izan zuten. Giro bikaina sortu zen Euskal Herria plazan, eguraldi onak lagunduta eta Oihan Vega Dj-arekin batera dantza eta salto egiteko aukera izan zuten.
Eskerrik asko ekitaldi honetan parte hartu duzuen eragile ezberdinei eta jarrai dezagun euskararen alde korrika egiten.
Gogoratu bihar korrika ofiziala iritsiko da legazpiko kaleetara, goizeko 5:44 sartuko da Oñatiko bidetik.
Animatu parte hartzera!