pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Berrikuntza gisa, Mirandola eguneko Herri Bazkarian katering aukera egongo da
05
Api
2024

Berrikuntza gisa, Mirandola eguneko Herri Bazkarian katering aukera egongo da

Tiketak apirilaren 8an, astelehenean, jarriko dira HAZ-en salgai

 

Aurtengo Maiatzeko Santikutzak apirilaren 30ean, asteartean, hasiko dira eta maiatzaren 5ean, igandea, amaituko dira festak Mirandaola egunaren ospakizunarekin. Aurten, berrikuntza gisa, nahi duten legazpiar guztiek izango dute karpan zerbitzatuko den katering-az gozatzeko aukera. Bestalde, nahi dutenek euren janaria eraman ahal izango dute, orain arte bezala. 
Kateringeko tiketak astelehen honetan, apirilaren 8an, jarriko dira salgai Udaletxeko HAZen, 07:30etik 15:00etara. Apirilaren 19ra arte erosi ahal izango dira. Helduen kasuan, prezioa 25 €-koa izango da eta haurrentzako menuak 13 €-ko kostua izango du (12 urtera arte). Bazkaria 14:00etan hasiko da.         
Menuak honako hauek dira:

               
HELDUENTZAKO MENUA (25 €)
- Urdaiazpikoa eta patea              
- Zerba beteak onddo-saltsarekin            
- Arrainez betetako piperrak       
- Oilasko errea  
- Sorbete edo goxua      
- Ardoa+kafea+kopa      


HAURRENTZAKO MENUA (13 €)
- Makarroiak     
- Oilasko-bularkia patatakin       
- Danonino        
- Freskagarriak

 

Zerbitzua behar bezala eskaini ahal izateko, haur guztiak aparteko mahaietan jarriko dira.

 

 

Albiste guztiak