pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Maiatzaren 2an famili herri bazkaria izango da eta Lekanazpi elkartea arduratuko da menuaz: Haragi paella
07
Api
2024

Maiatzaren 2an famili herri bazkaria izango da eta Lekanazpi elkartea arduratuko da menuaz: Haragi paella

Tiketak apirilaren 10etik 24ra egongo dira salgai

 

Maiatzaren 2an, osteguna, 14:00etan egingo da aurtengoan ere haur txikiak dituztenen famili bazkaria, jaiak famili giroan bizi asmoz.

Ohi bezala norberak eraman ahal izango du bazkaltzeko behar duena, baina aurtengoan ere, Lekanazpi elkarteak menua prestatuko du: Haragi paella.

Tiketak aurrez jarriko dira salgai 4€tan:

  • Gurrutxaga
  • Karibe Zaharra 
  • Maiatza 

tabernatan apirilaren 24ra arte.

Edariak eta bazkal ondorengoak norberaren kontu. Udalak mahaiak, aulkiak, eta ondoren dena txukun uzteko edukiontziak jarriko ditu bazkaltiarren eskura.

 

Eguna borobiltzeko izango dira familia giroan gozatzeko ekitaldi gehiago ere goiz eta arratsaldez.

 

Albiste guztiak