pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Udaltzaingoak ibilgailu berria du
10
Api
2024

Udaltzaingoak ibilgailu berria du

Mugikortasun-beharrak Hyundai Ioniq 5 ibilgailuarekin beteko dira 

 

Udaltzaingoaren aurreko ibilgailuak (Renault Kangoo) matxura larria izan zuen motorrean, eta 12.700 euroko kostua zuen hura konpontzeak. Gainera, bateria egoera onean ez zegoenez, ibilgailuaren autonomia nabarmen murriztu zen, eta, horregatik, ibilgailua ez konpontzea eta berria erostea erabaki zen.

 

Ibilgailua lizitazio-lehiaketa baten bidez erosi da eta Hyundai enpresak eskaini ditu baldintzarik onenak. Beraz, udalak Hyundai markako Ioniq 5 modeloa erosi du, atzotik erabiltzen dena. Ibilgailu berriak 45.900 euroko kostua izan du, eta 505 km-ko autonomia eta 77 kW/h-ko bateria du. Auto elektriko berri horrek Udaltzaingoak dituen mugikortasun-beharrak beteko ditu.

 

Gaur egun, Legazpiko Udaltzaingoak, ibilgailu berri horretaz gain, 125 cc-ko Scooter bat dauka, 2012az geroztik.

 

Albiste guztiak