pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

I. Oin puntetan asteburua
12
Api
2024

I. Oin puntetan asteburua

Apirilaren 20 eta 21ean, Korosti Dantza taldeak sustaturik

 

Jaien aurreko igandez egin ohi zen Dantzari Txiki Eguna, aurten ere gauzatuko da, baina ekitaldiaren sustatzaile eta kudeatzaile den Korosti Dantza taldeak, Dantza asteburu osoa proposatuko digu.

 

Hala, igande goizez egingo den Dantzari Txikien ohiko jaiari, larunbatean eta igande arratsaldean dantza eta musika ekitaldiak gehituko zaizkio I. Oin Puntetan Asteburua osatuz.

 

EGITARAUA:

 

20, larunbata

 

19:00etan Urbeltz Pilotalekuan.

Iñaki Palacios & The Gael´s eta Korosti Dantza taldea.

Sarrerak aurrez 5€  Egunean bertan 6€.

21, Igandea

 

11:00etan hasita

I. HAURRAK OIN PUNTETAN(Dantzari Txiki Eguna), goizeko, herriko kaleetan eta amaiera eguerdian Euskal Herria plazan.

14:00etan Azokan.

Bazkaria Korosti dantza taldeko kide eta bertan parte hartzera animatzen den edonorentzat.

16:30ean Euskal Herria plazan, Urbeltz pilotalekuaren aurrean.

Aiko taldearekin batera dantza gidatuak.

 

Albiste guztiak