pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Udaltzaingoak desfibriladore bat dauka gaurtik
18
Api
2024

Udaltzaingoak desfibriladore bat dauka gaurtik

Garrantzitsua da lehen bost minutuetan jardutea

 
Legazpiko Udalak kanpoko desfibriladore automatiko (KDA) eramangarri bat erosi du Udaltzaingoaren ibilgailuan eramateko. Ekipamendu berri horri esker, lehen sorospenetan trebatutako udaltzainek,  bihotz-arnasetako geldialdietan azkar esku hartu ahal izango dute geldialdiren bat gertatuz gero, eta, horrela, afekzioaren ondoriozko kalteak murrizten saiatuko dira eta larrialdi-kasuetan laguntza eraginkorra eskainiko dute osasun-baliabideak iritsi bitartean.
 
Kanpoko desfibriladore automatikoari esker, medikuak ez diren langileek erraz eta modu seguruan aplika dezakete desfibrilazioa. Bihotz-arnasetako bizkortzea berehala egin beharrekoa da, izan ere, desfibrilazio goiztiarra biziraupen-katearen lehen 5 minutuen barruan egitea da erantzun egokiena osasun-arazo larri horretarako.
 
Erositako desfibriladore horrekin, Udalak kalitatezko materiala eman nahi dio Udaltzaingoari, herritarrei zerbitzu hobea eskaintzeko. 

Albiste guztiak