pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Legazpiko Haurreskoletan irailean hasteko, izena emateko epea zabalik, maiatzaren 10era arte!
19
Api
2024

Legazpiko Haurreskoletan irailean hasteko, izena emateko epea zabalik, maiatzaren 10era arte!

Doako zerbitzua 2023 eta 2024 urteetan jaiotakoentzat

 

2023an edo 2024an jaiotako seme-alabak dituztenek, haur-eskoletan plaza bat eska dezakete apirilaren 22tik maiatzaren 10era arte, datorren irailaren 5ean hasteko.

Eskaerak online edo aurrez aurre egin daitezke.

Maiatzaren 7tik 15era bitartean jaiotako haurren izen-ematea, maiatzaren 24ra arte egin ahal izango da.

 

Haur-eskolen helburu nagusia familiei hezkuntza- eta laguntza-zerbitzua ematea da. Haur-eskolek 0 eta 2 urte bitarteko haurren zaintza integrala eta hezkuntza hartzen dituzte kontuan, haurren gaitasun fisikoak, afektiboak, sozialak eta intelektualak behar bezala garatzen laguntzeko.

 

Legazpin bi haur-eskola daude: San Juan Haurreskola eta Itxaropen Haurreskola. Biak publikoak eta doakoak dira, baina horretarako baldintza batzuk bete beharko dira; baldintza horiek betetzen ez dituztenei, baja emango zaie.

 

Familia bakoitzak aukeratuko du zein haur-eskolatan matrikulatu haurra.

Informazio gehiago www.haurreskolak.eus webgunean, Informazio orokorra / Familiak atalean edo zuzenean haurreskoletan. Azken kasu horretan, aldez aurretik hartu beharko da hitzordua, posta elektronikoz edo telefonoz, 9:00etatik 13:00etara.

 

San Juan Haurreskola

San Juan auzoa, 17

Tel.: 943 73 04 34

E-posta: Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.

 

Itxaropen Haurreskola

Itxaropen auzoa, 15-16

Tel.: 943 73 37 78

E-posta: Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.

 

 

Albiste guztiak