pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Alardean izen ematea

 

ALARDEAN IZENA EMATEKO EPEA IREKITA, MAIATZAREN 8TIK 30ERA

Aurten, Udalak dituen salbazko 50 arma bakarrik erabili ahal izango dira

 

Maiatzaren 8an, asteazkena, irekiko da 2024ko ekainaren 23an, igandea, egingo den Legazpiko Alardean parte hartzeko izena emateko epea.

 

Eskopetari, Txilibitero edo figurante gisa parte hartu nahi duen orok izena eman beharko du Kultur Etxeko Harreran, 10:00-13:00 eta 16:00-20:00 artean astelehenetik ostiralera, edo on-line  https://www.legazpi.eus/armen-alardea

Hain zuzen, datorren asteazkenean, maiatzaren 8an, zabalduko da horretarako epea, eta maiatzaren 30ean amaituko da.

 

Aurten 50 eskopetarik bakarrik parte hartu ahal izango dute, guztiak udaleko salbazko eskopetekin.

 

2023ko uztailaren 18ko Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu zen arma-erregelamenduaren azken aldaketaren arabera eta araudi horretan jasotzen diren zorroztasunen arabera, Legazpin egiten den alardean ezin izango dira erabilgarri diren  ehiza-armarik erabili; beraz, baztertuta geratzen da 3.2 kategoriako armak (ehiza-eskopetak) erabiltzeko aukera.

 

Alardean erabili ahal izango diren armak 7.6 kategoriakoak izango dira: alarma- eta seinale-armak, salba- eta hots-armak eta erabiliezin geratu diren armak. Horiek aldez aurretik erregistratu beharko dira Oñatiko Guardia Zibilaren armen interbentzioan.

 

Herriko alardean erabili ahal izateko arma berriak erosten saiatu arren, arma horiek ez dira garaiz iritsiko aurtengo ospakizunerako; beraz, aurten 50 eskopetarik baino ez dute parte hartu ahal izango, Legazpiko Udalak salbazko 50 arma bakarrik baititu une honetan.

 

Egoera hori datorren urtean berriro eman ez dadin, 25-30 salba-arma berri erosteko eskaria egin da, datozen urteetan, parte hartu nahi duten herritar orok parte hartu ahal izan dezaten.

 

Iazko alardean parte hartu zuten eskopetari kopurua eta 2024n izango dugun egoera berezia kontuan hartuta, alardean parte hartzekoa baieztatzea ondoko irizpideen arabera egingo da:

  • Alardean zenbat urtetan hartu den parte hartuko da kontuan, eta parte urte gehien parte hartu dutenek izango dute lehentasuna.
  • Berdinketa gertatuz gero, alardean urte gehien jarraian parte hartu dutenek izango dute lehentasuna.
  • Berriro berdinketa egongo balitz, zozketa egingo litzateke.

Aurtengo egoera berezia dela aintzat hartuta, azken urteetan eskopetari izan denen bat parte ez hartzeko prest balego, eskertuko genioke horren berri antolatzaileei ematea.

 

Gogora ekarri nahi genuke, alardean Txilibitero eta laguntzaile moduan (abanderatu, kartutxo banatzaile,…) ere parte har daitekeela, eta horiek ere beharrezko direla ekitaldia behar bezala gauzatu dadin.